martes, 22 de noviembre de 2016

Gimnasia erritmikoaren historia



1930. hamarkadan sortzen den kirola da, SESBn. Kirol hau bereziki emakumeentzako soilik sortu zen, eta bere aurrekariak XVIII. mendean Europa mendebaldeko mugimendu eta sistema gimnastiko ezberdinak izan ziren.

Gaur egun gimnasia erritmikoa ezagutzen dugun moduan 1950eko hamarkadan garatu egin zen. 1963. urtean, Budapest hirian lehenengo Gimnasia Erritmikoko Nazioarteko Txapelketa antolatu zen. Urtebete beranduago ofizialki onartu zen. Lehenengo munduko txapelduna Ludmila Savinkova, Sobietar Batasunekoa izan zen. 1975. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo Batzorde Teknikoa eratu zen eta 1963. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo mundu kopa ezarri zen.



1964. urtean Los Angelesko Joko Olinpikoetan diziplina olinpikoa izatera pasa zen. Lehenengo Olinpiadetako banakakoen atalean urrezko domina Lori Fung eraman zuen. Taldekako atala 1996. urtean onartu zen, Atlantako Joko Olinpikoetan. Orduan Espainiak jaso zuen urrezko domina. Gimnasia Erritmikoak arrakasta itzela izan ohi du Olinpiadetan, zuzenean ikusteko erakargarritasun handia dela eta ekitaldien sarrerak agortzeko lehenengoak izan ohi dira.

Gaur egun, Bulgaria, Italia, Bielorrusia y Errusia munduko lehenengo postuetan daude. Mundu mailan nesken artean gimnasia erritmikoa gehien praktikatzen den kirola izan ohi da.

Nazioarteko Gimnastika Federazioak emakumezkoen modalitatea onartzen du bakarrik. 70. hamarkadan zehar gizonezkoen kategoria ezagutzera eman zen, eta 2003an gizonezkoen lehenengo munduko txapelketa ospatu zen. Espainiako federazioak gizonezkoen parte hartzea onartu egin da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario