martes, 22 de noviembre de 2016

Puntuatzeko era



Ariketa baten azken emaitza zailtasuna eta exekuzioaren emaitzen batuketa izango da. Alderdi bakoitza 10 puntuz balora daiteke gehienez. Beraz gehienez azken puntuazioa 20 puntutara hel daiteke. Bestetik, gimnastak egindako hainbat akats puntuak ken diezaizkioke.

Zailtasunaren putuazioa montaiaren balio teknikoan datza. Honetan behatzen dira erabili dituen gorputz tekniken zailtasunak eta tresnak erabiltzeko zailtasun maila. Gorputz zailtasunetan jauziak, malgutasunak, uhinak, biraketak eta orekak kontutan hartuko dira, eta tresnei dagokionez, jaurtiketa, arriskua, akrobaziak eta bestelako elementu berritzaileak.

Artiskikoaren puntuazioa berez muntaiak duen balore artistikoan datza. Kontutan hartuko da musika, koreografiaren edertasuna, mugimentuen aniztasuna.

Exekuzioari dagokionez musikalki elementu guztien balorazioa egingo da ,eta nola ez, gimnastek egin behar dituzten mugimenduen zehaztasuna behatuko da. Mugimentu guztiak izan ohi dute eredu bat eta honekin konparatzen dira. Eredu honekiko akatsak gehitu egiten dira eta bukaeran jokaldiaren balioari kentzen zaio.




    No hay comentarios:

    Publicar un comentario