martes, 22 de noviembre de 2016

Tresnak

Zinta:
Zintarekin airean eratzen diren formak garrantzia dute. Espiralak, sigi-saga, jaurtiketak eta abar. Zintaren bukaerak beti mugimenduan eta airean egon behar du.
https://flic.kr/p/o1V6ak


Maza:

Mazoekin errotatxoak, birak, jaurtiketa eta bestelako figurak sortzen dira. Mazoak elkarri jotzean indar gutxirekin egin behar da. Tresna honek bi eskuetan zehaztasun maila altua eskatzen du.
https://flic.kr/p/9sUo9G

Pilota:

Pilotaren kasuan kirolariak ez du inoiz eramateko indarrik erabiliko. Pilota ez da inoiz lurrean geldirik egon behar, beti biraka. Mugimenduen artean garrantzitsuenak: erreboteak, birak, zortzi formako formak, jaurtiketak, beso eta hankekin jasoketak. Jaurtiketak gorputz guztiarekin egiten dira, hanketatik hasita, hauekin inpultsoa hartuz, eta besoetara, hauekin jaurtiketaren norabidea markatuko dugu.

Uztaia:

Egurrezko eta plastikozko materialez egindako uztaiak 80 eta 90cm arteko diametroa izan ohi du. Uztaiarekin mugimendu koordinatu eta aldakor asko egiten dira, orokorrean jaurtiketak eta biraketak mugimenduak ezagunak dira. Uztaiarekin mugitzean gimnastaren malgutasuna erakusten da, uhinak sortzen, jauziak, orekako ariketak eta birak egiten dira.
https://flic.kr/p/4L5Grx
Soka:


Sokarekin birak, kolpeak, jauziak eta jaurtiketak egiten dira. Sokak lurrean jotzen badu penalizazio bat jasoko da. Gaur egun sokaren iraungarritasuna zalantzan jartzen ari da gutxien garatu den tresna delako. Hala ere, oraindik indarrean dago banakako eta taldeetako atalean.

https://flic.kr/p/9AsFx9

No hay comentarios:

Publicar un comentario